DECLARACIONES

RESISTENCIAS

NAZIOARTEKOA

POLITICA

LIBURUTEGI

NORTZUK GARA?

LOTURAK

   
 
   
 
   
  ESPACIO REVOLUCIONARIO ANDALUZ
  REVOLTA GLOBAL (Catalunya)
  ESPAI ALTERNATIU (Pais Valencia)
  ARCO IRIS (Murcia)
   
   

Iraultza… ala ira hutsa??

Ideologien hilketaz hitz egiten digute. Politikari edota alderdi guztiek berdintsuak dira , berdintsuak gara. Desberdintasun bakarra gobernuan egotea ala ez da. Sistema barruan matizak daude baina orokorrean, oinarriak, legeak eta helburuak mantendu behar dira: merkatu "librea" eta konpetitibitatea, besteak beste.

Eta, gezur haundi guztietan gertatzen den bezala, bere baitan egiak egon
badaude. Egia da "alderdi sistemak" oinarri eta helburu berdintsuak dekotela, diskurtso eta praktika
berdintsuak ekonomian, gizarte, kultura, irakaskuntzan,….Eta egia da, baita, sistemak mugak dituela aldaketa sakonak ez emateko, printzipioak ez aldatzeko. Edo, bestela, sistema barrutik aldaketa sakonak egin nahi badituzu, estatu golpea edo boikotaren aukera aurrean dekozu, ezin ahaztu
Txileren adibidea Allenderen gobernuarekin.

Baina egon badaude beste egi batzuk: alderdi edota mugimendu politiko guztiak ez dira zertan "alderdi sistema" izan behar. Besteak beste, sistema hau biolento eta gero eta jasanezinagoa delako. Besteak beste, beste mundu bat posiblea izateaz gain gero eta beharrezkoagoa delako.
"Merkatu librearen" planteamendua ez da mantentzen, sistemaren libertatea" batzutan eta batzuetan delako. Libreak pertsonak eta herriak izan behar direlako, denak eta beti. Eta horretarako aberastasuna denontzat bizitza duin bat bermatzeko banatu egin behar da, osasuna, kultura eta irakaskuntza unibertsalizatu, globalizatu.

Konpetitibitatearen diskurtsoa ere ez da mantentzen. Konpetitibitaterik haundiena esklabutza da: eskubiderik gabe, legerik gabe,… Balore eta errealitate alternatiboak sendotu behar dira: giza eskubideak, koperazioa, elkartasuna, merkataritza duina,…Jakin badakit hau dena argi dekogula
ezkerran baina, baina gogoratu egin behar da, miseria, konformismo eta egunerokotasun guztien gainetik, arrazoiak, mobilizazioa eta aldaketa indartzeko.

Sistema kapitalista indartsu dagoela onartu behar. Baina onartu beharko genuke aldi berean, ezin dogula amore eman, maitasunez betetak gaudelako bakarrik bada ere. Politiegiak gera sistema hau onartzeko.Baina ezin gara honegaz konformatu. Ez da nahiko konforme ez gaudela esatea, kritikatzea. Zer egin eta autokritika ere sartu behar dugu gure baitan.

Ezkerrak duen lehendabiziko arazoa, funtsezkoena, eskumaren baloreetan murgiltzean datza, ierarkia, delegazioa, inposaketa eta sektarismoa, elkarrizketa eza, planteamendu destruktiboak, pasibitatea,... Biolentzia eta desberdintasuna azken finean. Iraultza, hau dena gainditu ezkero emango da edo, bestela, ez da emango. Are gehiago: ez dau merezi izango.

Sistema onartezina den bezala, iraultza ezin da inposatu eta, beraz, eraiki behar eta nahi duguna egunerokotasunaren koherentzian murgildu behar da burubelarriz.

Ezkerreko antolakuntzak (mugimendu, sindikatu, alderdi…) zer nolako gizartea nahi duten adibide izan behar dira, tresna eraginkorra eta topagune ilusionagarria. Diskurtsoa pratikagaz batzen.
Militantzia iraultzaile eta aktibo bat indartzeko nabaritu behar da aurrera goazela eta posiblea dela, gero eta hobeagoak garela, pertsonalki eta talde moduan. Balantzea eta autokritika behar da, eta baita dekoguna sendotu, geure esku dagoena indartu.

Pentsamendu eta praktikak, militantzia eta praktika mestizatu behar dira, elkar kutzatu. Sindikatuen pragmatismoa ezinbestekoa da, eguneroko arazo konkretuei aurre egin eta eskubideak defenditzeko eta indartzeko bada, baina beharrezkoa da (are eta beharrezkoaga) sindikalgintza gizapolitiko bat indartu, elkartasunaren globalizazioa eta internazionalismoa. Beharrezkoa potere alternatiboak eraiki eta gobernuen politika neoliberalari aurre egin, balore solidarioak areagotzen langilerian.
Primeran dago giza mugimenduetatik ematen den aldarrikapen konkretu eta negozaiezina, gobernuari aurre egitea. Baina honekin batera egunerokotasunean koherenteago bizitzeko urratsak indartu behar dira.
Diskurtso globalagoak onartu. Ingurugiroa, adibidez, ekonomiagaz dago lotuta eta hau irakaskuntza edota osasunagaz. Bakea berdintasunaz eta abar luze bat.

Ezinbestekoa indar politikoen diskurtso orokorra, baina ezinbestekoa baita, gizartearen arazo konkretuetan murgiltzea, aukera zehatzak eman beste modu baten bizitzeko. Ezinbestekoa demagogia, elektoralismo eta sinpletasunetatik alde egitea.

Kutxatu eta mestizatu egin behar gara, azken finean. Bestela ierarkia, sektarismoa ta gorrotoa baina ez dogu eraikiko, ira hutsa, ta ez iraultza.
Egunerokotasunaren ispilu baina ez ginen izango Zapatistek esaten daben bezala ez dogu zertan mundua konkistatu behar. Aski da berregiten baldi badogu. Gaur".
MUNDU BERRI BAT DARAMAGU BIHOTZEAN.