logoea antikapitalistak
ezker alternatiboa

Heriotz zigorraren kontra, zibilizazioaren alde
Heriotxa

Estatu Batuetako sistema aztertzen dugunean, heriotz zigorraren aplikazioa izaten da kritikarako motiborik handienetakoa.
Pertsona batek egin duen gaiztakeria edozein izanda ere, pertsona hori hiltzea gehiegizkoa da, inork ez duelako lagun urkoari bizia kentzeko inolako eskubiderik. Gainera, prozesu horietan gerta daitezkeen akatsek ez dute atzera-bueltarik.
Ez da kasualitatea euskal jatorria zuen Pablo Ibarrek eta bere familiak Euskal Herrian jaso duten babes zabala. Ezta ere Amina Lawal emakume nigeriarraren lapidazioa ekiditeko hainbeste sinadura biltzea.

Leer mas...______________________

cambio

Irakurri>>>

Walter Benjamin. Zentinela mesianikoa.
Daniel Bensaid

Bagabiltza korapiloz beteriko historian barrena, bere ordoki eta muino inspiratuak, goi-lautada gogaikarriak eta ustegabeko malkarrrak. Duela mende erditik hona higiezina nahi zen ikusmira kontinentalean, bere itxitura, hesi mugakide eta auzo-istiluekin, kokaturik, bonbek eta tankeek utzitako arrastoen arabera bilkuretatik paktoetara marrazturiko eternitate geografiko berri honetara ohituak ginen ia.
            Dagoeneko, eternitate hau pizatzen hasia da. Historiaren amaiera agintzen den momentu berean, ez du historiak anka egiteko asmorik erakusten. Memoriaren itzuleraren zamapean jasotako ideien zolda kraskatzen da. Dudazko unea. Erdizka egi zensuratuak eta erdizka dudazko zalantzak dituen oraina kezkatia, iragan agortezinak astinduz eta kolpeka botatzen duenaz kolpatua sentitzen da.
            Ez dago, inolaz ere ez, gai sailkaturik. Benetako kriminalek eta hobendun faltsuek aldatuak dituzte mozorroak. Galdetegia berriro irekita dago.
            Labirinto honetan benturatzeko asmotan, Walter Benjamin aukeratu dugu, ez gidari gisa, igarotzen duen lagun apal bezala baizik. Nork berrirakur ditzake, outsider errari eta errebelde honek baino hobe, tradizio kultural europear handien bidegurutzean hizkuntzaren, historiaren eta politikaren arrastoak?
            Berak utzitako, eta indioaren zuhurtziaz ezabaturiko, aztarnetara atxikituko gara. Beti ere etengabe behin eta berriz hasten den eternitatera ihes egiteko modua emango ligukeen sasiz estalitako bidexidorraren bila. Bere galaxia malenkoniatsuan, bere izar bixkiak guruzatuko ditugu eta frogatuko ditugu kidetasunez eta diskrezioz aukeratutakoaren erakarpenak. Noiz eta oraindik ibiligabeko bidexkak abiatzen diren bidebanatze nimiñoenak aurkitu arte.
            Iruzkinaren unea da.
            Mesias helduezina, ikusi bezain pronto desagertuaren atzetik joko dugu. Ikusiko dugu nola uzten dituen, bere metamorfosien harian, erlijio eranskin zaharrak, sekularizatua eta laikotua, bere "agian"-en mutur-puntatik oraina zaurituz. Bere esperantza-printzipioa ez da gehiago izango orduan dohatasun-printzipio bat, ulergarritasunaren eta historiaren nahas-mahatsean norabidearen printzipioa baizik.
            Jatorriaren unea da.
            Aurkituko dugu Benjaminen arrastoek harlatx batera eramaten gaituztela eta han garai ez-mekaniko batean, Jainkorik gabeko etika batean eta pentsamendu estrategikoaren bidexidor berritan zabaltzen direla izarbidetan. Gurutzbide berri honetatik Marxengana itzuliko gara, Marx bera mende honetako ametsgaizto sukartsuetatik iratzartzeko.
            Irazartze eta ate-erdirekiaren unea da.
            Bidea eginez, eskuka.eskuka aztertuak izango ditugu arrazoi mesianiko baten itzulinguruak. Teoria eta praktikaren artean, beharrezkoa eta posiblearen artean, unibertsal eta singularraren artean elkartze-puntu bat izanik, bai ezagutza hermetiko baten sekretu gordeak eta baita zientzia sasi-demokratikoaren ziurtasun konpartituak uxatzen ditu.
            Duela berrogeitahamar urte, justu, Benjamin gelditu zen bere onetik aterea eta planeta honetaz erabat nekaturik, besarkada beldurgarritara emana bait zegoen. Sute horretatik ordenamentu txar bat eta oreka faltsua, errekontziliazio gaizki egina eta amnistia faltsuak, konpromiso tamalgarria eta ahaztura onartezinak sortu ziren. Agian Benjaminek aldez aurretik sumatua zuen ez zuela gaizki egindako mundu honetan lekurik izango. Bere gozotasun burugogor eta finak tinkotasun moldakaitza ezkutatzen zuen.
            Igarotzailea, muga-lerroaren, bereizketa-puntuaren zaintzaile ernea ere bazen. Bere kaparen tolestura eretz eta lasaigarrietan zeraman disimulaturik aizto beldurgarriro zorroztuak. "Orain artean eromenari, handitzen joan dadin, azpia eman dioten eremuak luberritzera", "baso birjinaren sakonenera erakartzen duen horrorearen preso izan ez gaitezen arrazoiaren aizkora zorrotzarekin, ezker-eskuin begira gabe, alorrak irabaztera", deitzen zuen. Pake-gizon honek, espirituaren erresistentzia eta gerrilla guztientzat ezinbestekoa den harma txuria zuen gogoko.
Izan ere "lur-zoru osoa arrazoiaz lurberritua eta eromenaren eta mitoaren sasietatik garbitua beharko luke izan".

1-2-3-4-5