logoea antikapitalistak
ezker alternatiboa

Heriotz zigorraren kontra, zibilizazioaren alde
Heriotxa

Estatu Batuetako sistema aztertzen dugunean, heriotz zigorraren aplikazioa izaten da kritikarako motiborik handienetakoa.
Pertsona batek egin duen gaiztakeria edozein izanda ere, pertsona hori hiltzea gehiegizkoa da, inork ez duelako lagun urkoari bizia kentzeko inolako eskubiderik. Gainera, prozesu horietan gerta daitezkeen akatsek ez dute atzera-bueltarik.
Ez da kasualitatea euskal jatorria zuen Pablo Ibarrek eta bere familiak Euskal Herrian jaso duten babes zabala. Ezta ere Amina Lawal emakume nigeriarraren lapidazioa ekiditeko hainbeste sinadura biltzea.

Leer mas...______________________

cambio

Irakurri>>>

Kairoko Deklarazioa

Gazako Askatasunaren Aldeko Martxa amaitu da, baina partehartzaileak sakabanatu baino lehen hurrengo deklarazioa adostu dute:

Israeldar apartheidarekin bukatu ezazue
Kairoko adierazpena
2010eko urtarrilak 1

Gu, 2009ko Gazako Askatasunaren Aldeko Martxa dela eta bildutako nazioarteko ordezkariak, hegoafrikar ordezkarien ekimen bati erantzun kolektiboa emanez, hurrengoa adierazten dugu:
Hurrengo gertaerak ikusita:

-Okupazio ilegala eta Gazako setioaren bidez Israelek palestinarrei ezartzen ari dien zigor kolektiboa
-Zisjordaniako okupazio ilegala, ekialdeko Jerusalem barne, eta kolonia eta apartheideko hesi ilegalaren eraikuntza etengabea
-Gazako setioa estutuko duen Egiptok eta AEBk eraikitzen ari diren hesi berria
-2006ko palestinar hauteskundeen ondoren, palestinar demokraziari Israelek, AEBk, Kanadak, EBk eta beste hainbestek azaldu dioten mespretxua
-Duela urtebeteko Gazako inbasioan Israelek egindako gerrako krimenak
-Israel barruan palestinarrek jasaten duten bazterketa eta errepresio etengabea
-Eta milioika errefuxiatu palestinarren erbestealdia
-Ekintza opresiboak hauek guztiak, azken finean Israelen oinarria den ideologia sionistan funtsatutakoak
-Gure gobernuek Israeli zigor gabe aritzea utziz, babes ekonomiko, finantzario, militar eta diplomatikoa eman diotela jakinda
-Eta Herri Indigenen Eskubidei buruzko Nazio Batuen Deklarazioa (2007) gogoan dugula

Gure kompromisoa berresten dugu:
Palestinar autodeterminazioarekin
Okupazioaren amaierarekin
Palestina historikoaren barruan denek eskubide berberak izateko aldarrikapenarekin
Palestinar errefuxiatuak etxera itzultzeko duten eskubidearekin
Beraz, Israelek nazioarteko legea betearazteko, 2005ko uztailean Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak (BDS) sustatzeko palestinarrek egindako dei bateratuarekin gure kompromisoa berresten dugu.
BDSa bultzatzeko palestinar eskaerari erantzuteko, apartheidaren kontrako mugimendu masibo, global eta demokratikoa hasteko dei egiten dugu, eta, palestinar gizarte zibilarekin batera, helburu hori lortzeko lagunduko dugu.
Israeldar apartheidaren eta Hegoafrikako apartheideko erregimen ohiaren arteko parekotasun handia ikusita, hurrengoa proposatzen dugu:
1) 2010ko lehenengo 6 hilabeteetan Palestina eta Hegoafrikako sindikalistek eta gizarte zibileko aktibistek egingo duten hitzaldien nazioarteko tourra. Hauei bisitatutako herrietako sindikalistak eta aktibistak gehitu zaizkie, BDSari buruz sindikatuetako kideak eta nazioarteko publikoa orokorrean hezteko.
2) 2010ko martxoko Israeldar Apartheidaren Astean parte hartzea.
3) Israeldar produktuei boikotaren ikuspegi sistematiko eta bateratua, kontsumitzaileak, langileak eta merkatartiza, biltegi eta garraioetako sindikatuekin bat eginez.
4) Hezkuntza, kultura eta kirol arloetan boikota garatzea.
5) Sindikatuen pentsio fondoak eta beste hainbat fondoak israeldar okupazioarekin eta/edo Israelgo industria militarrarekin harremana duten konpainietatik desinbertitzeko kanpaina garatzea.
6) Israeldar ejerzitoan soldadua izateko kanpoko errekrutatzearen kontrako eta israeldar gobernuaren gerra-kriminalen jazarpenaren aldeko akzio legalak garatzea; israeldar gerra-kriminalak identifikatzeko eta auzipetzeko Atxiloketa Bulegoak koordinatzea, Goldstone Txostena babestea eta bere gomendioak implementatzea.
7) Judutar Nazional Funtsaren GKE estatusaren aurkako kanpainak egitea.

Deklarazio honekin bat egiten duten erakunde eta pertsonei beraien sinadura eskatzen diegu eta deklarazioa errealitate bihurtzeko gurekin lan egiteko dei egiten diegu.

1-2-3-4-5